Plazuela de la Unión, 3 01170 Legutio (Araba)

605 739 605

14 lagun arteko taldeentzako landetxea

Zehaztu zure plana

Urkiolaenea bisitatu

Zehaztuiguzu zure plana, eta zure beharretara ondoen egokitzen den aukera gomendatuko dizugu.

Gogoan izan Urkiolaeneak hiru aukera eskaintzen dizkizula alokatzeko:

  1. 1. Etxe osorik

    Bost gela, lau komun, bi sukalde, saloi bat, txoko bat eta terraza bat.
  2. 2. Txokoa

    (1go solairua) Logela bat, sukalde bat, komun bat eta txokoa.
  3. 3. Apartamentua

    (2. eta 3. solairua) Lau gela, sukalde bat, hiru komun, saloi bat eta terraza bat.

Hautatzen duzun alokairu mota hautatzen duzula, etxabera sartzeko aukera izango duzu; bertan, jolasteko eremua (futbolina, billarra, ping-ponga) eta barbakoa daude.

Etxe osorik

Urkiolaenea hiru solairuko etxea da, eta honako gela hauek ditu: bost logela, lau komun, bi sukalde, saloi bat, txoko bat eta terraza bat.


Senide eta lagun talde handientzako etxe ezin hobea da. Alokairu mota hau da gomendatzen duguna zortzi lagun baino gehiagoko taldeentzat.

Txoko

Urkiolaeneako lehenengo pisua da. Logela bat, sukalde bat, komun bat eta txokoa du.


Bikotekideentzako eta seme-alabak dituzten senar-emazteentzako aproposa.


Apartamentua

Urkiolaeneako goiko solairuek (2. eta 3.a) osatzen dute apartamentua. Lau logela ditu, sukalde bat, hiru komun, saloi bat eta terraza bat.


Bost eta zortzi pertsona arteko taldeentzat gomendatzen dugu, baita egonaldi erromantiko batez gozatu nahi duten bikotekideentzat ere.


Bikotekidearekin

Apartamentua


Zure bikotekidearekin bazatoz, apartamentua (2. eta 3. solairuak) gomendatzen dizugu. Bertan, Gorbea ikusteko aukera emango dizun gela bat dago. Aukera ezin hobea egoera berezi horretarako. Horretaz gain, zuentzat izango duzue saloi handi bat, bainu bat eta sukaldea.

Lagunekin

Apartamentua


Lagun taldearekin bazatoz, apartamentua da (2. eta 3. solairuak) hautaketarik egokiena; izan ere, eremurik zabalena da. Lau gela ditu, sukalde bat, hiru komun, saloi handi bat eta terraza.


Zenbait kirol ekintza eta esperientzia proposatzen dizkizugu, Urkiolako egonaldia ahaztezina izan dadin.

8 lagun baino gehiago zarete?


Familiarekin

Txoko

Zure bikotekide eta seme-alabekin bidaian bazatoz, gomendatzen dizuguna da txokoa alokatzea.


Bi banako ohe eta umeentzako bi litera dituen gela dugu; horrez gain, ohe gehigarriren bat jar liteke txokoan, behar izanez gero.


8 lagun baino gehiago zarete?


Zortzi lagun baino gehiagorako plana

Etxe osorik


Gure gomendioa da, zalantzarik gabe, etxea osorik alokatzea. Modu horretan etxeak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak zuentzat bakar-bakarrik izango dituzue.


Gogoan izan bost gela ditugula, hamar pertsonentzako lekua. Jarri gurekin harremanetan ohe gehigarriren bat prestatu beharko balitz.