Ingurunea
Ezagutu Urkiolaenea inguratzen duen ingurune abantailatsua. Naturaz gozatu, eskura izango dituzu hainbat ibilbide egiteko aukera (oinez zein bizikletaz). Gorbeia eta Urkiolako parke naturaletatik oso gertu gaude; bertatik abiatuta, euskal mendi adierazgarrienetara helduko zara: Gorbea eta Anboto.
Bestelako ibilbideak egiteko aukera ere izango duzu: Urrunaga, Ullibarri-Ganboa eta Albinako urtegietatik. Eguraldia lagun izanez gero, bainu freskagarri bat hartzeko aukera ere izango duzu.
Sakatu argazkietan Urkiolaenea inguratzen duen inguruneari buruz gehiago jakiteko.